Indarkeria matxistagatik hiru gizon atxilo, Bilbon, Durangon eta Getxon

Bilbokoa bikotekide ohiaren etxean indarrez sartzen saiatu da ustez. Getxoko eta Durangoko gizonei bikotekidea jotzea egotzi diete

Aurreko astean elkarretaratzera deitu zuen talde feministak, Durangon. M.D.V./ARP.
Donostia
2017ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Hiru gizon atxilotu dituzte azken egunotan indarkeria matxista egotzita: horietako bat Bilbon, bere bikotekide ohiaren etxean indarrez sartzen saiatu dela leporatuta; beste bat Getxon (Bizkaia), bere bikotekidea jipoitu eta etxetik kaleratzea egotzita; eta azkena Durangon (Bizkaia), bere bikotekidea jotzea leporatuta. Lehen erasoa Bilboko Txurdinaga auzoan gertatu zen. Ertzaintzak jakinarazi du emakumeak ez duela salaketarik jarri. Bilboko Udalak Ā«irmotasun osozĀ» gaitzetsi duerasoa, eta herritarrei edonolako eraso sexistari aurre egiteko deia egin die. Getxon atxilotutako gizonari bere bikotekidea jotzea leporatu diote. Ustez, 30 urteko gizonak emakumea jo, eta etxetik bota zuen, euren haurtxoarekin batera. Biktimak azaleratu du ez dela eraso egin dion lehen aldia, baina ez duela aurretik salaketarik jarri. Durangon azken egunotako laugarren erasoa izan da. Udalak eta talde feministak elkarretaratzera deitu dute, abuztuaren 10erako.

Halaber, ehunka herritar batu ziren igandean Lizarran (Nafarroa) emakume batek pairatutako sexu erasoa salatzeko egindako elkarretaratzean. Ostiralean gertatu zen erasoa, Lizarrako jaietan, eta 23 urteko gizon bat atxilotu zuten 21 urteko emakume batbortxatzea leporatuta. Gizona aske geratu da, epailearen aurrera eraman ostean: biktimarekiko 200 metroko urruntze agindua ezarri diote.

Nafarroako Gobernuak indarkeria matxistaren asteko balorazioa egin du, eta jakinarazi du sei atxiloketa egon direla egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.