Asteazkenean egingo dute bozketa Trump kargutik kentzeaz

ander perez zala
2020ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Alderdi Errepublikanoak lortu du hasiera-hasieratik zuen helburua: impeachment-a egun gutxian egitea, prozesuak ahalik eta kalterik txikiena egin diezaion Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteari. Bi aste eskas iraungo du epaiketa politikoak, datorren asteazkenean egingo baitute Trump kargutik kentzeari buruzko bozketa, Mitch McConnell errepublikanoen Senatuko buruzagiak atzo jakinarazi zuenez.

Demokratek prozesua luzatzeko asmoa zuten, bi aldeek froga eta lekuko gehiago aurkezteko aukera izan zezaten, baina atzo hori egiteari buruz bozkatu zuten, eta ez zuten lortu lau senatari errepublikanoren babesa, soilik birena baizik (49-51), eta porrot egin zuten helburu horretan.

Lekukotzen artean, demokratentzat garrantzi handia zuen, hain zuzen, John Bolton Segurtasun Nazionalerako aholkulari ohiak zer san zezakeen. Boltonek liburu bat idatzi du, eta, isilpean jakinarazitako pasarte batzuen arabera, Trumpek Ukrainarentzako laguntza militarra etenda edukitzeko asmoa adierazi zion, Kievek Joe Biden demokrata ikertzea onartzen ez bazuen.

Nazioari buruzko eztabaida

AEBetako presidentearen aurkako epaiketa, hortaz, bi saio garrantzitsuren ostean amaituko da: bihar, Iowan caucus-ak edo herri batzarrak dituzte, eta, etzi, Trumpek nazioari buruzko eztabaidan parte hartuko du Kongresuan.

AEBetako estatuburua kargutik kentzeko, senatarien bi herenek bozkatu behar dute horren alde, baina errepublikanoak —gehiengoa goi ganberan elkarrengana areago bildu dira, eta ez dute Trump kargutik kenduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.