BERRIA-ko langile batzordearen Oharra

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun

Asteazkenean jakin genuen Gara egunkariak bere gain hartu beharko duela Egin egunkariaren zorra, eta, horren arabera, hiru milioi euro inguru ordaindu beharko dizkiola datozen urteetan —bi milioi Gizarte Segurantzari eta milioi bat hartzekodunei—. Horrek kolokan jar dezake hedabidearen etorkizuna bera, eta egoera zailean utz ditzake hango langileak.

Hori ikusita, BERRIA egunkariko Langile Batzordeak zera adierazi nahi du:

1. Elkartasuna adierazi nahi die Gara egunkariko langileei.

2. Onartezina iruditzen zaio hedabide bat itotzeko asmoz eginiko eraso hau. Prentsa eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso larria da, haren helburua Euskal Herriko aniztasun informatiboa mugatu eta komunikazio proiektu jakin bat isilaraztea denez gero.

3. Erasoaren politikotasuna salatu nahi du. Egin egunkaria indarrez itxi zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta, sortu eta berehala, Gara egunkariaren ibilbidea baldintzatu nahi izan zuten, 4,7 milioi euroko zama haren bizkar utzita. 2009an Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera baliogabetzat jo izanak ez du galarazi Gara-k zorra bere gain hartu behar izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.