Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Nahitaez

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Izango da bandera balkoietan igandean. Espainiako Kopako finalerako jarritakoak edo Aberri Egunerako eskegitako ikurrinak nagusituko diren, hori da zalantza. Baina banderak egon, egongo dira. Iaz, bandera horien alboan ospatu zuten herritarrek Aberri Eguna, balkoietan, bizilagunekin batera abestuz. Aurten, banderak balkoietan utzi, eta kalera aterako dira kantura. Igandean izango da kantu gehiago ere. Athleticek edo Realak Espainiako Kopa irabaziko du, eta talde horietako bateko jarraitzaileak, behintzat, pozarren eta ospatzeko gogoz egongo dira.Izan ere, iaz, balkoietan jarritako banderekin konformatu behar izan zuten haiek ere. Oraindik pandemia betean egon arren, ez dago itxialdirik, eta futbolzaleek bilatuko dituzte moduak kalera ateratzeko. Antolatu dituzte harrerak eta pandemia garaietara egokitutako ospakizunak, Aberri Egunerako eginda bezalaxe.

Baina, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritza ez da fio Aberri Eguneko antolatzaileek COVID-19aren kontra prestatutako segurtasun neurriekin, eta mugatu egin ditu ekitaldi horiek. Debekatu egin ditu auzoetatik Gazteluko plazara egin asmo zituzten zutabeak. Beraz, plazan elkartzera deitu du Euskal Herria Batera plataformak. Txoria txori, Gernikako arbola etaIkusi mendizaleak abestea da asmoa. Balkoietan zein bandera nagusitzen den ez ezik, plazak zein kantak hartuko dituen ere ikusteko dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.