martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Alemaniaren papera

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
Pozik egoteko arrazoiak ez zaizkie falta Alemaniako sozialdemokratei, haien alderdiak, SPDk, alde txikiarekin bada ere, igandeko hauteskunde federalak irabazi zituelako. Olaf Scholz hautagai sozialdemokratak puntu eta erdiko tarte eskasarekin (%25,70) irabazi dio CDU alderdi eskuindarraren buruzagi Armin Lascheti (%24,10). Azken hamasei urteotako gobernuburu Angel Merkelen itzala eta babesa ez dira nahikoa izan Laschet hautagaiari garaipena emateko. CDUk bere historiako emaitzarik txarrenak bildu zituen herenegun.

Bi hautagai nagusiak elkarrengandik oso gertu geratu direnez, biek aldarrikatuko dute Alemaniako kantzilerra izatea; ez bailitzateke aurreneko aldia izango herrialde horretan hauteskundeak irabazi ez dituen hautagaia gobernuburu dena. Berdeek eta liberalek edukiko dute gobernu berriaren giltza, eta oso garesti jarriko diete akordioa biei, Scholzi eta Lascheti. Liberalek biekin lor dezakete akordioa, baina oso arraroa litzateke, ez ezinezkoa, Berdeek Laschet eskuindarrarekin bat egitea.

Alemania da Europako herrialde erreferentziazkoa; izan ere, Erresuma Batuak ez du inoiz paper hori jokatu nahi izan, ezta Europako Batasunean zegoenean ere. AEBen konpartsa ahula izateari utzi eta beste mundu bat lideratzea erabaki behar du Europak, eta erabaki horretan Alemaniak dauka giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.