ana galarraga aiestaran
ARGI ALDIAN

Ezkutuko bizilagunak

2015eko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Ezagutzen al dituzu zurekin batera, teilatupe berean, bizi diren guztiak?

Zientzialariak orain hasi dira haiek ezagutzen. Eremu zabala dute ikertzeko: lurzoruaren %5 inguru hartzen du eraikinen barruko azalerak (koniferoen baso subtropikalen pare). Orain arte arlo horretan ikerketa gutxi egin badira ere, egindakoak bildu eta aztertu ditu nazioarteko ikertzaile-talde batek, eta Trends in Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu ditu emaitzak. Hala, etxe barruetan azaltzen diren espezieak zein diren eta zer ezaugarri dituzten aztertu dute, eta haien eboluzioa ere ikertu dute: nola sortu ziren, zein diren hautespen-presioak, zer eragin duten espeziehorietan gure aldaketa kulturalek...

Esaterako, egileek jakinarazi dute, munduan askotariko kulturak dauden arren, etxe barruko kondizioak nahiko antzekoak direla toki gehienetan, eta, beraz, leku bateko eta besteko etxe barruetako espezieak ez direla uste daitekeen bezain desberdinak. Bestalde, ohartu dira espezie askok intsektizidekiko eta karraskarien aurkako pozoiekiko erresistentzia garatu dutela.

Nolanahi ere, aitortu dute oraindik asko dagoela ikertzeko. Haien iritziz, interesgarria da ikerketetan sakontzea, bizidun horiek erlazioa baitute gaur egungo osasun-arazo jakin batzuekin, hala nola asma, alergiak...

Eta orain, zer diozu: ezagutzen dituzu zure etxean bizi diren guztiak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.