Hiart Nevado eta Unax Montejo. Edurne eta Zeledon Txiki

«Asko kostatzen da sekretua gordetzea»

Nevado eta Montejo izan dira Edurne eta Zeledon Txiki aurtengo haurren egunean: 12 urte ditu Nevadok, eta Montejok, berriz, 10. Zenbait pauso «zailak» direnez, asko entseatu dute denen aurrean agurra dantzatzeko.

Gasteiz
2018ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Hiart Nevado Zoroak blusa eta neska kuadrillakoa (Gasteiz, 2005) eta Unax Montejo Luken kuadrillakoa (Gasteiz, 2007) izan dira Edurne eta Zeledon Txiki. Aurten, Gasteizko haurren parte hartzearen bidez erabakita, Neska Txiki izen berriarekin azaldu da: Edurne. Biek oso pozik eta ilusio handiarekin bete dute Gasteizko haurren ordezkari izateko mandatua.

Nola aukeratu zintuzteten?

UNAX MONTEJO: Ez dakit, baina zorte handia dudala uste dut: niretzat, garrantzitsua da Zeledon Txikiren rola izatea.

HIART NEVADO: Niri Urtezahar egunean esan zidaten. Familiarekin nengoen ospatzen, eta bideo bat jarri zidaten. Lagun batzuk agertzen ziren bideoan, eta amaieran esan zuten ni izango nintzela aurtengo Neska Txiki. Asko poztu nintzen.

Asko kosta zaizue sekretua gordetzea?

U. M.: Bai, asko kostatzen da sekretua gordetzea. Orain arte, lagunei bakarrik kontatu diet; pare bat laguni soilik.

H. N.: Bai, nik ere duela gutxi nire lagun minari esan nion, eta, gero, beste batzuei. Hortik aurrera, jende gehiagok jakin du, lagun batek besteari kontatu diolako.

Aspalditik zarete Luken eta Zoroak kuadrillakoak?

U. M.: Ni txikitatik naiz Luken kuadrillakoa.

H. N.: Ni ere txikitan sartu nintzen Zoroak kuadrillan.

Zer da gehien gustatzen zaizuena kuadrillarekin ateratzen zaretenean?

U. M.: Gehienbat dantzatzea etafamilia plazan ikustea gustatzen zait. Jendearekin elkartzea, batez ere.

H. N.: Txistua jotzen dut kuadrillakoekin ateratzen garenean. Kontserbatorioan ikasten dut, eta,gero, kuadrillarekin ateratzen naizenean ere jotzen dut. Askotan ez naiz dantzatzen, eta ez naiz ibiltzen besteak bezala. Nahiago dut txistua jotzen aritu.

Agurra dantzatu behar duzue. Zer moduz moldatu zarete entseguetan?

U. M.: Oso ondo, oso azkar ikasi dugu, eta jadanik badakigu dantzatzen. Lehen aldia zen dantzatzen genuena, eta pauso batzuk zailak egin zaizkigu. Batzuetan,nik ondo egiten nituen, eta Hiartek gaizki, eta, ondoren, alderantziz.

H. N.: Bai, primeran, asko entseatu dugu. Pauso batzuk zailak dira, baina oso ondo joan dira entseguak.

Zer iruditzen zaizue Edurne izena Neska Txikirentzat?

U. M.: Niri polita iruditzen zait.

H. N.: Edurne izena edozeinentzat gustatzen zait. Baina Neska Txikirentzat egokia iruditzen zait: Andre Maria Zuriko jaietako pertsonaia izanik, ondo deritzot Edurne izenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.