Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Paparrean zuloa

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Izar horiek batera daude
gure begietan bakarrik.

Ez hodei beltz hori bezala,
zeina bat-batean,
gozo-gozo,
erditu zaizun ilargi
hori umel batez.

Horizontez inguraturik nago
eta neu ezin naiz egon
horizontean

Itxaropena da
paparrean zuloa bezala.
Ezer ez itxarotea
erabaki nuenetik
osorik sentitzen naiz.

Nire izatekoa
beti dago han, nire zain,
ostertza bezain leial.
Ez landatu zuhaitzik
nire oroimenez.
Zuhaitz guztietan nago.
Ezta urtemugarik ere,
haurren batek ez dezan
arrazoiz galdetu:
«Berriz hil al da?»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.