Iziumen 400dik gora gorpu aurkitu dituzte

2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Kharkiv eskualdeko Izium hirian aurkitutako hobi komun batean laurehundik gora gorpu agertu direla jakinarazi zuen atzo Ukrainako Gobernuak. Dioenez, gorpuetako zenbait eskuak lotuta eta tortura zantzuekin ageri dira, eta hildakoen artean zibilak ere badaude. NBE Nazio Batuen Erakundeak iragarri zuen begirale talde bat bidaliko duela eskualdera gertatutakoa argitzera. Sei hilabetez egon da Izium Errusiako armadaren kontrolpean, eta aste hasieran itzuli da ukrainarren eskuetara.

Bestalde, Luhanskeko Herri Errepublikako fiskal nagusia eta haren bigarrena hil zituzten atzo bonba eraso batean. Leonid Pasetxnik gobernuburuak eman zuen gertatutakoaren berri, eta Kiev egin zuen erasoaren erantzule.

Frontean, arazoak ditu Moskuk soldaduak lortzeko. Vladimir Putin presidenteak gerra deklaratu ez duenez, ez dago mobilizazio orokorrik, eta profesionalak eta boluntarioak dira frontera doazenak. Baina Wagner Group mertzenario enpresa presoak kontratatzen ari da borrokara joateko: trukean, euren zigorra eteteko aukera eskaintzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.