ETXEKO LANGILEAK

2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteak sektorearen erradiografia egiten du, laguntza eta aholku eske joaten zaizkion beharginak galdetuta. Hona 2017ko emaitzak:

Langileen jatorria. %30 bakarrik dira Hego Euskal Herrian eta Espainian jaiotakoak. EBtik kanpokoak dira %41,77, eta beste %25,61ek nazionalitate bikoitza daukate. Portzentaje horiek handitzen ari dira zaindutakoen etxeetan bizi direnen kasuan: %98 dira kanpoan jaiotakoak.

Lanaldia. Legeak dio gehienez 60 orduz egin dezaketela lan astean, baina %71,56k hortik gora egiten dute. Berez, 71-80 ordu egiten dituen taldea da handiena: %27,06. Atsedenaldiei dagokienez, hirutik bik ez dute legeak finkatzen duena —36 ordu jarraian—.Are gehiago, %21,56k ez dute atsedenik inoiz.

Oporrak. Legeak ordaindutako 30 opor egun aitortzen dizkie etxeko langileei, baina etxeetan lo egiten dutenen %17,43k ez daukate oporrik.

Gizarte Segurantza. Enplegatzailearen etxean bizi direnen %80k kotizatzen dute, eta bizi ez direnen %74k. Kotizatzen ez duten gehienek ez daukate paperik.

Soldatak. Barneko langileen kasuan, hamarretik zazpik 800 eta 1.200 euro arteko soldata daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.