Hiru migratzaile atzeman dituzte Bilboko Portuan

2019ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Hainbat migratzailek beren bidaietan egiten dituzten ahalegin etsien beste adibide bat ikusi da igaro asteburuan Bilboko Portuan: paperik gabeko hiru lagun, ezkutuko bidaiariak, erreskatatu behar izan zituzten igande goizean isurbide batetik. Ez aurrera eta ez atzera geratu ziren bertan, eta laguntza eskatu zuten deiadarka; suhiltzaileen laguntza beharrezkoa izan zen haiek handik ateratzeko. Blai zeuden, eta hipotermia zantzuak zituzten; Gurutzetako erietxera eraman zituzten, Barakaldora (Bizkaia). Horietako bat zainketa berezien unitatean sartzea erabaki zuten, gas toxikoak arnastuta larri zegoelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.