EGUTEGIA

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Zerrendak. Udal eta foru hauteskundeetara aurkezten direnen zerrendak jakinaraziko dituzte gaur Nafarroako eta EAEko aldizkari ofizialetan. Jarraian, irregulartasunak argitzeko edo helegiteak jartzeko epea irekiko da. Apirilaren 27an aldarrikatuko dira behin betiko zerrendak. Auzibidea irekiz gero, maiatzaren 7ra arte luza daiteke prozesua.

Mahaiak osatzeko zozketa. Apirilaren 25etik 29ra egingo da zozketa udaletan, hauteskunde mahaietan egongo diren herritarrak aukeratzeko. Apirilaren 26tik maiatzaren 2ra jakinaraziko zaie erabakia hautatutako pertsonei. Ezin dutenek, maiatzaren 9ra arte dute alegazioak jartzeko.

Posta bidezko botoa. Martxoaren 31tik maiatzaren 20ra.

Instituzioen eratzea. Ekainaren 13an eratuko dira udalak eta aukeratuko dira alkateak —emaitzen aurkako auzi prozesua badago, uztailak 3an—. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, berriz, uztailaren 13a baino lehen hautatuko dira. Nafarroako presidentearen kasuan, hiru hilabeteko epea dute hauteskunde egunetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.