ORAIN ARTEKOAK

2017ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Teknologia elektrikoa garatua denetik, hauexek izan dira eguzki ekaitzik handienak.

1859

Carrington gertaera. Telegrafo bidezko komunikazioetan arazoak sortu ziren, eta Kuban aurorak ikusi ziren.

1921

New York, ilunpean. AEBetan, telegrafo eta telefono bidezko komunikazioak eten ziren, eta trenbideetan geldiuneak izan ziren.

1989

Quebeceko itzalaldia. Ekaitzak goi tentsioko lineak erre zituen, 12-24 orduz sei milioi lagun inguru argindarrik gabe lagata.

2003

Halloweengo ekaitza. Inoiz neurtutako ekaitzik handiena izan zen. Besteak beste, Suediako Barsebäck 2 erreaktore nuklearrean arazoak sortu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.