andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskua

2019ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Aldaba: ateetako aurrealdean jarri ohi den metalezko pieza artikulatua, hura atearen kontra kolpatuz barrukoei dei egiteko erabiltzen dena. Maiz esku baten itxura hartzen du.

Esku itxura hartzen dio Wikipediak aldabari, eta aldaba itxura eskuari Koldo Izagirrek. Lazkao-Txikiren irudiaren eskuak du aldaba itxura Bertsoaren harria-ren idazlearentzat. «Oso modu malenkoniatsuan dauka eskua jarrita. Garai bateko aldaba gogorarazten dit; aldaba jotzen zuen eskuak nola eusten zion bolari». Konparazioak luzerako eman dezake. Aldaba hitza bera Afrikan urte luzeak pasatuta iritsi zen gurera; Lazkao Txikik ere Afrikan eman behar izan zituen bi urte, ez hain luze. Aldaba hitzak narrasti esan nahi du arabieraz, narrasti irudiak baitziren hasieran aldabaren zintzilikarioari jartzen zitzaizkienak. Eta Joxe Miel ezagutu genuen ziraun batzuetan; sugandila beste zenbaitetan; sugegorritua tarteka; printze izan nahi ez zuen apo...

Izagirreren burutazioari esker, aldabarik ezagutu ez duten belaunaldi berriek aukera dute Lazkaora joan, irudiari eskutik heldu, kolpe batzuk jo eta unibertso Patxi Iraola zendu berriaren hitzak dira «argi bezain misteriotsu» batean sartzekoa. Egingo nuke irribarretsu eta zer pentsatua dutela irtengo direla...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.