Michel Veunacek Miarritzen agintzen segitu nahi du

2019ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Espero zen, eta ofizial egin du: 73 urterekin, 1990etik Miarritzeko hautetsia den politikaria, Michel Veunac, ondoko sei urteetan auzapez izateko lehiatuko da martxoan. Norekin? Hori da galdera. Anbizio pertsonalen eta desadostasun politikoen ondorioz, 2014an osatu gehiengoa lehertu da: Guillaume Barucq, Maider Arostegi eta Nathalie Motsch lehian sartuak dira dagoeneko, eta oposiziotik beste hainbeste hautagai espero daiteke. Barreiatze hori batasun bihurtzea, hori besterik izanen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.