Jayson Grangerrek ez du Baskonian jarraituko

2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Amaitu da Jayson Grangerrek Gasteizen eginiko bigarren egonaldia: Bitci Baskoniako kapitainak ez du taldean jarraituko hurrengo denboraldian. Klubak aukera zuen jokalariari kontratua beste urtebetez luzatzeko, baina ez du hala egin.

Gasteizera itzuli da, haatik, Natalie Van den Adel. Hegalekoak Kutxabank Araskin jokatuko du berriro, azken bi sasoiak Ensinon eman eta gero. Araskin partida gehien jokatu duten jokalarietan seigarrena da.

NBAko finalean, bestalde, Warriorsek 94-104 irabazi zion atzo goizaldean Celticsi, eta 3-2 jarri da aurretik. Hurrengo partida irabaziz gero, txapeldun da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.