ZORTZI FINALISTAK

2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun
«Aurrekoan ateetan geratu nintzen, eta badut sentsazioa aurtengoan, segur aski, astroak ere lerrokatu egin zaizkidala».

Nerea Elustondo Plazaola Legazpi, 1981

«Ni ere ez nago duela lau urte nengoen leku berean, eta orain nagoen leku horretatik kantatzera joango naiz larunbatean. Bertso bakoitza aukera gisa baliatuko dut».

Beñat Gaztelumendi Arandia Añorga, 1987

«Entzuteko modu ezberdin bat sumatu dugu. Eredu ezberdinak ikusten hasi gara gero eta gorago txapelketan, eta gaurko finalisten argazkia ere bada horren erakusgarri txiki-txiki bat».

Oihana Iguaran Barandiaran Villabona, 1991

«Nik, halabeharrez, bestelako zirrikitu batzuk bilatu behar izan ditut. Nahi nuke finalera joatea beste bide horietara joan naizen ilusio berarekin, beste horiek bezainbat zukutzeko asmoz».

Ane Labaka Mayoz Lasarte-Oria, 1992

«Estilo aldetik, nahiko desberdina naizela ikusten dut. Nire helburu nagusia izango da erakustea: 'Begira, Aginek horrela egiten du bertsotan'. Hortik aurrerakoak, ondorioak izango dira».

Agin Laburu Rezola Astigarraga, 1985

«Aurreko txapelketetan langa jo ote nuen zen nire kezka, eta orain bai jo dudala. Ez dut esango ez dudala gehiago parte hartuko, baina finala aurrera jarraitzeko pizgarria izango den ere, ez dakit»

Beñat Lizaso Alberdi Azpeitia, 1982

«35 urte pasatu dira, eta oraindik ere hemen nago. Hori niretzat dagoen txapelik handiena da. Ilusio berezia egiten dit Gipuzkoako txapelketen aro honetan ere presente egoteak».

Jon Maia Soria Zumaia, 1972

«Plazan hartzen ditudan lizentzia edo intuizio bide horiei jaramon gehiago egin diet. Alde horretatik, ez daukat finalean neure burua zentsuratzeko asmo handirik».

Alaia Martin Etxebeste Oiartzun, 1987
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.