Argitaletxe berria, berrargitalpenak

2018ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Durangoko Azokara begirako uztan, argitaletxe berria aurki daiteke: Farmazia Beltza. Lehen bi aleak kalean ditu jada: GarbiƱe Ubedaren eta David Zapirainen narrazio banarekin osatutako Asteburu zuri bat. Usainak liburuxka eta Koldo Almandozen Argazkiazpitituluak. Eta bidean du jada Almandozen beraren Marea gora marea behera: Oreina, bitakora kaiera. Zerocalcare komikilari italiarraren Hondamuinean ere argitaratuko du Farmazia Beltzak, Koldo Izagirrek itzulita. Azkenik, askoren ekarpenekin osatutako Uzta 01 ere plazatuko dute, hitzaldi, artikulu, collage, argazki erreportaje, gogoeta eta marrazkiz osatuta.

Argitaletxe berriaz gain, aurten berrargitalpenak ere badira. Igelak Dashiell Hammetten Uzta gorria eta Henry Jamesen Koxka bat estuago berreskuratuko ditu. Alberdaniak, berriz, Anjel Lertxundiren Otto Pette-ren edizio eguneratua kaleratuko du, eleberri horrek 25 urte betetzen dituela eta. Horrez gain, Lertxundiren Zoaz infernura, laztana eta Ihes betea berreditatuko ditu. Txalapartak, azkenik, 1971n Elkarrek euskaraz eman zuen Aldous Huxleyren Bai mundu berria gaurkotuta argitaratuko du, duela ia mende erdi Xabier Amurizak egin zuen itzulpena Fernando Reyk orraztu eta egokitu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.