KRITIKA. Opera

Kunde eta Errealismoa

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun

'Cavalleria Rusticana' eta 'Pagliacci'

Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. Eguna: Apirilak 23.

Gregory Kunde tenorra izan da denboraldi honetakoabeslaririk txalotuena Bilboko Euskalduna Jauregian. Asko gustatu zaie operazaleei haren interpretazioa Tuduri eta Canioren roletan. Pietro Mascagniren Cavalleria Rusticana eta Ruggero Leoncavalloren Pagliacci verismoaren ikurrak dira; literatura arloan Emile Zolaren naturalismoa denaren antzeko adierazpentzat jotzen dira, operaren arloan, XIX. mendean Italia aldean: haien ezaugarria eguneroko bizimodua azaltzea da, odolezko indarkeriari edo dramatismo gordinei muzin egin gabe. Baina, horretarako, abesteko estiloa aldatu egingo da estilo melodramatiko batean, bel canto izeneko sistema alboratuz.

Kundek bikain islatu zuen bi pertsonaia tragikoek behar zuten dramatismoa ahots tinbroso eta zabalarekin, fraseo eta taula eszenikoekin batera. Pagliacci-ko Vesti la giubba arian lortu zuen txalotzerik luzeena. Daniella Barcellona mezzoak ahots indartsua, afinatua eta ondo adierazia atera zuen. Inva Mula sopranoak ere taula egokiak egin zituen, eta azken eszenaren kantaldi ederra Neddaren rolean, Pagliacci operan. Afinazioaren mugetan ibili zen. aldiz, beheranzko vibratoa atera zuenean pasarte batzuetan. Luca Grassi baritonoak zuzen abestu arren bi operetan, bolumen erdiko ahotsa zabaldu zuen. Manuel Esteve baritonoak ondo egin zuen lana, Nuria Lorenzo eta Annie Vavrille mezzoek bezala.

Alessandro Vitiello musika zuzendariak abeslarien kantuari egokitu zion Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Haren eskuetan, orkestra malgua etaerregularra suertatu zen, koloretsuagoa Leoncavallorenean. Bilboko Opera Abesbatzak lan handia izan arren, bai kantuan zein agertokiko joan-etorrietan, jardunaldi ona egin zuen denbora-pasa batzuk kenduta. Kantika Koralako umeek betiko moduan, maila ona eman zuten. Joan Anton Rechi eszena zuzendariak ez zituen Sizilian edo Kalabrian kokatu nahi izan jazoriko tragediak denboraz kanpoko edo unibertsala den giroa sortzeko. Opera bietan, herri bateko enparantza berdina jarri zuen, nola edo halako neo-errealismoan usaia hornituz, eta emaitza baliogarritzat jo dezakegu. Asko gustatu zaigu argiztapenaren erabilpena, egunaren orduak adierazteko ez ezik arimen pasarteen berri emateko ere. Edota antzerkia antzerkiaren barruan azaltzeko lortu zuen eszena korala, antzokitxo batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.