Antonio Maria Labaienena

ZALDI ERO.
2018ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Andoni Garikano Solaberrietaren aita hil zenean, 1975ean, Antonio Maria Labaienek idatzitakotik, eguneraturik: «Zeinek ez du gogoan Letxua kalean jaiotako Antonio hau, mutiletan jostalari, gizon eginik gero langile, harakin, sagardogile, eta zernahi langintzatan beti euskaldun eta herrizale? Bizimoduan gorabehera asko ezagutu zituen, baina estutasun eta larrialdietan ere ez zuen umorerik galdu. Zahartuta gero ere jendeari bere esaera, ateraldi eta zirto xelebreak zirela-eta ondotxo barre eginarazten zien.

Gaztetan teatrolari trebea izana zen eta euskaltzale sutsua.

Seme-alabak giro horretan hazi zituen. Etxean hutsune handia utzi du eta txikitandik adiskide izan ginenok ere ez dugu behin ere ahaztuko Antonio Garikano (G.B.) zenaren oroitzapena. Aurten San Joan egunez haren etxeko ataria lizar adarrez apaindu behar genuke antzinako ohiturari jarraituz».

Andonik dioenez, Garikano familiakoek ia 40 urtez bete zuten Labaienek aipatzen zuen ohitura. San Joan egunez Letxu kaleko atariak lizarrez hornitu izan zituzten. Orain, berriz, 86 urte ere bai Andonik, eta beste zenbait tolosarrek hartu dute ohitura. «Eta ez dadila hautsi», Andoni Garikanoren gogoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.