Kontuak

ZALDI ERO.
2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
1935ean jaio nintzen, urtarrilaren 23an. Amak izena zuen Joxepa Alkalde, eta nik ere bai, baina nola izen bera geneukan, ni Pepi izandu naiz beti. Aita zen Hipolito Berasategi, eta ni naiz Pepi Berasategi Alkalde. Ama Antigua bertakoa zen eta, aita, berriz, Burgosen [Espainia] jaioa. Aitonak, agidanean, trenetan lan egiten zuen. Amona, Villafrias herrikoa zen, Burgosen. Gure aita ere han jaio zen, baina Briviescan, beste herri batean. Familia etorri zen, eta aurrena Lasarten jarri ziren bizitzen. Aitak Lizarriturrin lan egin zuen, Antiguan. Fabrika handi bat zen. Xaboiak-eta gauza asko egiten zituzten han. Maria Luisa Lizarriturri zen hango alaba. Fabrikak izena zuen Lizarriturri y Rezola.

Ama lanean, eta ni amonarekin eta izeba Jexuxarekin egoten nintzen, baina izeba Doloresekin ere asko gogoratzen naiz, ni hartu eta berarekin eta bere alabarekin eramaten baininduen batera eta bestera: Lezoko Santo Kristora, zirkura, ferietara eta horrela. Izeba Doloresek bere alaba banintz bezala zaintzen ninduen. Haren alaba eta biok, ahizpa bagina bezala zen.

Hamazazpi urte arte etxean lan egin nuen, eta, gero, kanpoan hasi nintzen, Donostiako kalean, Almacenes El Barato-ren tailerrean, josten; ez saltzen, gero! Hantxe egin nuen lan, 1960an ezkondu arte. Hogeita bost urte neuzkan. Gizona nuen Patxi Lazkano, eta hari ere kontatu nion gure aitari gertatua.Oiartzuarra zen Patxi, eta haien etxean ere gogorrak ikusitakoak ziren. Berrogeita hamar urte nituela hil zen, minbiziak jota.

Orain, berriz, Agoitz eta Agur bilobak etorri izan zaizkit gure aitaren historiaz galdezka, ikastolarako, eta zer edo zer idatzi dute, eta nota ona eman diete.

Ondarretako kartzelaz gutxi gogoratzen naiz. Ez ginen alderdi hartara joaten, tristura ematen zigun eta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.