Bere barrutik egina, Marisari

ZALDI ERO.
2018ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Marisa Barrena Larruzea (Zornotza, 1951), Boni Barrena eta Mari Tere Larruzearen alaba. Derrigorrezko ikasketak bukatu, kanpora ikasten joateko baliabiderik ez etxean, eta herrian ikasten ahal zena ikasi zuen: Komertzio ikasketak egiten hasi zen Zornotzako mojetan. Eta 15 urte zituela, fabrikan zen, bulego lanean eta ikasketak bukatzen. Hamar urtez jardun zuen han eta Durangoko gau eskoletan, harik eta Bizkaiko Ikastolen Elkartean hasi zen arte. Bost urte egin zituen ikastoletan, bitartean irakasle ikasketak eginez. Psikopedagogia ikasi zuen gero. HABEn lan egin zuen, eta Iralen. «Irakaskuntza gustatu izan zait beti. Zelan ikasten zuten ikasleek! Hutsetik hasi eta denbora laburrean euskaraz ari ziren. Sari itzela zen hori niretzat! Motibazioa zuten handia. Horixe galdetzen zidaten Wallmapurren: «Eta nola hasi zineten?». Baliabide eskasak genituen, baina motibazioa eta dedikazioa, aldiz, oso handiak. Hainbat asteburu eta hainbat oporraldi eman genituen ikasten nahiz irakasten... Pozik nago: hazia erein genuen, eta uzta jaso; ale batzuk, behintzat. Gauza txikiak dira, baina poz handiak».

Gauza txikiek eman dituzten poz handiak Marisa Barrenaren baitakoak. «Egun batean, Zallara joan, jatetxe batean sartu, eta euskaraz eskatu nuen. Amaieran, «Eskerrik asko euskaraz hitz egiteagatik!», esan zidan bertakoak. «Eskerrik asko zuri!», nik. «Ez, ez, nik oso gutxitan daukat aukera hau!». Zallan niri gertatua. Poztasun txikia. «Egiten dugun lanak zerbait balio du!».

Gauza txikietan den poz handien bila dabil Marisa Barrena eten barik han eta hemen, eta Wikipedian eta Mintzanet-en eta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.