Kontuak

2019ko abuztuaren 18a
00:00
Entzun
«Belgikan egon ginen lehenengo, eta, gero, etorri egin ginen. Gure anaia Jose oso euskalduna zen... Haren amorrua! Espainiatik eskapatzeko ideia eduki zuen. Gerra eta gero, jendea soldadu eroaten hasi ziren, eta bera baino anaia zaharragoa soldadu eroan zuten. Oso txarto pasatu zuen soldadu, eta hori Joseri buruan geratu zitzaion. Ez zela joango, ez zuela Franco zerbitzatuko esaten hasi zen. Donostiako estropadetara joan, eta zelan Frantzia aldetik barkuak etortzen ziren, haietako batean sartu eta beste aldera pasatzea pentsatu zuten. Baina txarto irten zuen. Orduan, basotik pasatu ziren Frantzia aldera, baina tiro artean! Kontzentrazio-esparruan egon zen, eta, gero, Bordelen egon zen, portuan beharrean edo zer edo zertan. Handik, beste lagun batekin batera, Parisera joan zen, Eiffel dorrea ikusi behar zutela esanda. Paristik Belgikako mugara joan, egunez, eta pasatu egin ziren. Eta zelan Belgikan Duffelen egonak ginen, Josek ezaguna lekua, eta ezaguna jendea! Beharra topatu zuen eta hantxe geratu zen. Noizean behinean etortzen zen, oporretan, eta, baten, Gernikan, hasi da kuadrillarekin kantatzen, eta polizia batek pistola ipini zion tripan! Orduantxe beldurtu zen! Segituan joan zen berriz Belgikara, eta hainbeste urtean etorri gabe egon zen. Ama hil zen, aita hil zen, deiadar egin nion, berba egin nuen poliziarekin, lasai etortzeko, ez zuela odol-deliturik. Larri-larri etorri zen, aita lurperatu baino arinago. Hogeita hamar urte baino gehiago bizi izan zen Belgikan, baina azkeneko urteetan Iurretan bizi izan zen, baserrian. Jubilazioa ere, erdia hangoa eta erdia hemengoa eduki zuen Josek. Halakoxea izan zen haren bizimodua. 91 urterekin hil zen, oraintxe urtebete».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.