Agurrik erraldoiena bederatzi eguneko asteari

Erraldoien topaketa bat, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO/ FOKU.
amaia igartua aristondo
2019ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Bilboko Aste Nagusiaren zati bat gora begira ospatzen du jendeak, koskorreko bat ez hartzeko zelatatzen. Erraldoiak —eta haiekin edonora doan segizioa, hots, buruhandiak— egunero irten dira hiriko kaleetan ibiltzera, bueltak ematera eta, noizean behin, oinak —edo, hobeto esanda, gonak— lurrean ipintzera, panpina eramaten dutenek atsedena har dezaten. Musika doinuek segizioa datorrela adierazten dute, eta zaleek nahikoa dute doinu haiei segitzeaerraldoien kalejiraren parte izateko.

Gaur jaiak bukatuko dira, eta erraldoiek ekitaldi berezia egingo dute jaietako bederatzi egunak hurrengo urtera arte agurtzeko. Agurrak tristeak izan ohi direnez, Bilboko panpinek laguntza berezia edukiko dute atsekabea partekatzeko.

Urtero egiten dute erraldoien bilkura, eta aurten zenbaki borobilera helduko da: 30. aldiz bilduko dira Areatzan Bilboko eta kanpotik joandako erraldoiak. Baina, aurretik, Ondalango erraldoiek hasiera emango diote erraldoien eta buruhandien agerraldiari, 10:30ean, Plaza Biribilean. Bizkaiko Gaiteroen doinuek girotuta egingo dute. Eguerdian, 13:30ean, taldea handituko da; honako hauek batuko zaizkie: Ondalan Txiki, Mamutxak, Deustuko Konpartsa Txikia, Santutxuko Mairuek-Gaztedi, Basurtuko Beti Jai Alai, Bilboko Udalaren Erraldoi Konpartsa, Bergara eta Bergara Txiki eta Lapurdiko Sukila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.