DATUAK

Egunkaria-ren hemeroteka digitalizatua jasotzen duen ataria.
2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitala BERRIAkKoldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean egindako lanari esker osatu da. Idurre Lazkano BERRIAko Edizio arduradunak egin zuen webgunearen aurkezpen teknikoa.

Zenbaki guztiak ikusgai

3.798 zenbaki.Euskaldunon Egunkaria-k argitaratutako zenbaki guztiak daude kontsultagai atarian; 1990eko abenduaren 6tik 2003ko otsailaren 20ra artekoak.

Elkarlanean

Aldundia, Gureak eta BERRIA. 1990etik 1998ko abendu bukaera arteko orrialde guztiak digitalizatu, eta OCR sistematik pasatu dituzte, testua irakurgarria izan dadin eta bertan bilaketak egin daitezen. Hortik aurrerako gehigarri eta bestelako orrialde batzuk ere digitalizatu ditu Gureak enpresak. Digitalizazio lanetan, urritasunen bat duten lau lagun aritu dira, eta, guztira, 200.000 orrialde inguru digitalizatu dira. Horretarako, 2.000 ordu inguru behar izan dituzte. 1999. urtetik 2003ko otsailaren 20ra arteko orrialde gehienak Egunkaria-k berak gordeak zituen PDF euskarri digitalekin osatu da.

Bilaketa sistema

Testuaren arabera. Hemerotekan testu librearen arabera bilaketak egiteko aukera eskaintzen du webguneak, eta emaitzak zaharrenetik berrienera edo berrienetik zaharrenera kontsultatu daitezke; baita emaitza horiek epe jakin batera mugatu ere. Hitz bat baino gehiagoko bilaketak ere egin daitezke; kasu horretan, emaitzetan bi hitzak dituzten orrialdeak egongo dira ikusgai. Hitz bat baino gehiagoko bilaketetan, hitz horiek elkarrekin topatu nahi badira, komatxoak jarri behar dira esaldiaren hasieran eta amaieran.

Egunaren arabera. Hemerotekak aukera ematen du egunaren araberako bilaketak egiteko, data jakin bateko egunkaria ikusi eta deskargatu ahal izateko. Horrez gain, egun horretako zenbaki osoa edo orri jakin bat deskargatu daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.