Salaketetarako bulegoak jarri nahi ditu Elizak

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Adingabeen kontrako sexu abusuen salaketak jasotzeko bulegoak zabaldu nahi ditu Espainiako Eliza katolikoak. Haurrak babesteko protokoloak eguneratuko dituzte gotzainek, eta estrategia horren barruan jaso dute neurria.

Horrez gain, Elizako edozein kidek sexu abusu baten berri izanen balu, hori jakinarazi eta salatzeko betebeharra izanen du 2020ko ekainetik aurrera, «kasua preskribatuta egon ala ez». Behin betiko araudia azaroan onartuko du Elizak, gotzainen Osoko Batzordean.

Nafarroan, zenbait kongregazio hasiak dira jada salaketa bulego propioak zabaltzen, pederastia kasuak argitze aldera. Iruñeko jesuitek eta maristek, esate baterako, egina dute salaketen zerrenda, oraindik biktimekin batzartu ez diren arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.