LEKUKOTASUNAK

2023ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
«Gure lanbideetan ez ditugu postura errazak izaten. Adinean aitzinera joan ahala, postu egokituak eman ohi dizkiete langileei. Lehen, lanbide dorpeenak aitortuak ziren, eta erretirorako kontuan hartu zen. Baina hori guzia ezabatu dute. 60 urterekin jadanik jendea nekatua dago. 64 edo 65 urte arte lan egin beharra ez da onargarria ».
Christophe Brise
Produkzio arloko langilea

«Zahar etxeetan 60 urtetik aitzina hartzen dituzte pazienteak. Gu 64 urte arte lan eginarazi nahi digute. Laster ez dugu jakinen nor den pazientea eta nor erizaina. Nola da posible 64 urteko erizain batek gaixo bat mugitzea, edo 67 urteko batek, erretreta osoa hartu ahal izateko gehiago lan egin beharko delako. Erabat zentzugabea da».
Patrick Cazalis
Erizain laguntzailea

«Nire enpresan anitzek lan egiten dugu gauez eta asteburuz, zortzi orduko txandetan, zerbitzuak egunero irauten baitu, urte guzian zehar. 64 urterekin baldintza horietan lan egitea ez da posible. Baditugu lankideak 60 urte aitzin geldituak direnak, haien gorputzak ez baitu irauten. Segurtasuna da jokoan. Tente egon behar dugu, bista eta entzumen onarekin. Ondorioz, anitzek erretreta askoz ere goizago hartu behar izaten dute, biziki pentsio apalekin. Horiek dira gure lan baldintzak».
Peio Dufau
Trenbideetako langilea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.