EGOZPEN INDIZEA

2022ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Zer da egozpen indizea?
Espainiako Estatuaren eta Nafarroaren arteko finantza harremana zehazten duen zifra nagusia da. Estatu osoarekiko Nafarroak duen pisua eta ondorioz egin beharreko ekarpena ezartzen du, urtero ekarpen bidez bere gain hartu gabeko eskumenengatik ordaindu beharreko dirua kalkulatzeko.
Zenbatekoa da?
1990eko Hitzarmen Ekonomikoan %1,6ko indizea ezarri zen. 1981ean Kontzertu Ekonomikoa onartu zenean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat %6,24koa ezarri zen.
Zer hartzen du aintzat?
Errenta, batik bat: estatuko aberastasunarekiko Nafarroaren pisu erlatiboa, alegia. Hala dio Hitzarmen Ekonomikoaren 57. artikuluak: «Funtsean Nafarroaren errenta erlatiboa hartuko da aintzat».
Aldatu al da egozpen indizea?
Ez. 1990ean lehen Hitzarmen Ekonomiko modernoa egin zenetik, %1,6an egon da. Gauza bera gertatu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1981ean Kontzertu Ekonomikoa onartu zenetik: %6,24ko ehunekoa ez da ukitu.
Egozpen indize hori bidezkoa da?
Hori eztabaida luzea da, eta auzi teknikoak eta politikoak sartzen dira tartean. Azken bost urteetan, BPGaren inguruko INEren datuak aintzat hartuz, estatuko aberastasunarekiko Nafarroako errenta %1,66 eta %1,71 artean mugitu da. Hala, Madrilgo ordezkaritzak Nafarroari egotz diezaioke behar baino gutxiago ordaindu duela. Alta, urte luzez batez besteko errenta baino gehiago ordaindu zuen, eta errenta aldagai bat besterik ez da. Adibidez, biztanleko pisu erlatiboa %1,38koa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.