Alex Salmond. Albako presidentea

«%50-50 hori posizio zoragarria da kanpaina abiatzeko»

BERRIA.
jon olano
Greenock
2021eko irailaren 14a
00:00
Entzun
Inkestek paretsu jartzen dituzte independentismoa eta unionismoa. Abiapuntu ona deritzo Alex Salmond lehen ministro ohi eta Alba alderdiko presidenteak (Linlithgow, Eskozia, 1954), kontuan hartuta 2014ko kontsultan nolako hazkundea izan zuen independentziaren aldeko hautuak.

Zer ikasi du independentismoak 2014ko porrotetik?

Erreferendum baten aldeko kanpaina abiatzeko, izugarrizko ahalegina egin behar dela. Eta mobilizatzen ez bazara, ez duzula lortzen. Gobernuak gai honetan daraman marmotaren egunaren ordez negoziazioak berehala abiatuko balitu ere, gutxienez bi urte beharko lirateke galdeketa egiteko. 2011n, lehen ministro izendatu nindutenean, astebete igaro baino lehen hasi nintzen Westminsterrekin negoziatzen.

Nola iritsi behar da baiezkoa %51ra erreferendumean?

2014ko kanpaina hasi genuenean, %28tik abiatu ginen, eta %45era iritsi. Orain inkestek ematen duten %50-50 hori posizio zoragarria da abiatzeko. Independentzian sinisten baduzu, babesa irabazten duzu aurrera zoazen heinean. Mezua eguneratu behar da brexit eta pandemia ostera; independente izateko arrazoiak dira.

Nola ikusten duzu alderdia?

Hau hasiera da; bistan da jendearen ilusioa, konpromisoa. Bi parlamentari ditugu Westminsterren, eta hori hasiera bikaina da; batez ere, gainerakoak ez direlako bilatzen ari independentziaren kausa behar adinako kemenarekin; Alba alternatiba izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.