Imanol Magro Eizmendi.
ANALISIA

Bisitariak, ez etsaiak

2019ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Kanpoko zalea da futbolak duen aberastasun handienetakoa. Milaka pertsona beste hiri bat ezagutzera eramaten dituen fenomenoa, eta ezberdinen arteko elkar ezagutza eragiten duena. Ez naiz ari muturreko zale bortitz bazter nahasleaz —haien arazoa ez da bidaiatzea, baizik eta badirela—; zale arruntaz baizik, estadiora partidarekin gozatzera doanaz. Zale hori erakarri egin behar da, eta bidaia erraztu: lagunekin bidaia dezala, familiarekin... Eta ezagutzera doan hiri horretako jendearekin nahas dadila. Kostata nahastuko da, baina, sarrerak 60 euroan erosi behar baititu. Hala bada, aisia esperientzia estadiora mugatuko du arrazoi ekonomikoengatik. Zale askok, halere, kanpoko zalea inbaditzaile moduan ikusten dute, eta trabak jartzearen aldekoa da. Izan ere, kanpoko zaleak, normalean, etxekoak baino sutsuago animatzen du. Horrek, baina, etxekoa piztu beharko luke, estadioko giroa hobetuz. Espainiako Ligan euskal taldeek eman dute mugimendu horiek errazteko lehen pausoa, galduta zirudien batasuna berpiztuz. Euskal futbola ezberdina bada, derbietako giroarengatik da, eta eskertuko du neurri berria, probintzialkeriaren eztena darabiltenen erruz mikaztuta baitabil azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.