«Gerturatu zaigu, baina, etxean, lortu dugu ez kutsatzea, orain arte»

xabier martin
Donostia
2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Konfinamendu garaian, egoera eramangarriagoa egiteko, mendia hurbil edukitzea oinarrizkotzat jotzen du Aranburuk. «Indarrez ondo» dagoela dio.

Pandemia mendean hartzen denean, sindikatuek pauso bat aurrera emango dute?

Ez gaude pandemia noiz bukatuko zain, baldintza berriak sortzeko fase batean baizik. Egun batetik bestera etxean sartu gintuzten; egoera ezezaguna zen, eta itxialdi luze bat egon zen. Baina erantzun sindikala hor egon da azken hilabeteetan, hainbat sektoretan.

Pandemiak ohi baino azkarrago zahartu gaituela diote askok. Nola zabiltza indar aldetik?

Itxialdia nahiko zaila izan zen. Intentsoa. Orain beste egoera batean gaude, arnasa hartuta udan, eta indarberriturik. Ukaezina da zaila izaten ari dela, eta are gehiago ardurak dituztenentzat, ama lanak eginez aldi berean. Baina indarrei eutsi diegu.

Birusari izkin egitea lortu duzu?

Gerturatu izan zaigu, batzuetan asko, gainera. Baina bai, etxean lortu dugu ez kutsatzea, orain arte. Burbuila txiki bat egin dugu. Harreman sozialak baldintzatu ditu horrek, argi dago, eta ondorioak utz ditzake.

2022. urtean egingo duzue Biltzar Nagusia. Idazkari nagusi gisa jarraitzeko indarrez zaude?

Ez dut erabakirik hartu, eta orain ez dut zertan hasi pentsatzen ere. Hastera doan fase berriari begira gaude, oso garrantzitsua izango baita gerora. Gogorrena iristeko dagoela uste dugu: buru-belarri gaude horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.