Maaike Hornstra. Nazioarteko Sokatira, Federazioko idazkari nagusia

«Herrialde garrantzitsua da Euskal Herria. Hura gabe, ez da gauza bera lehia»

LUR GIL.
Lur Gil.
Getxo
2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Nazioarteko Sokatira Federazioko (TWIF) idazkari nagusia da Maaike Hornstra herbeheretarra. Pozarren dago euskal sokatira nazioarteari ematen ari zaion guztiarekin, antolakuntzan zein kirol mailan. Herbehereek hartuko diote lekukoa Euskal Herriari, han jokatuko baitira datorren urtean goma gaineko zein lur gaineko munduko txapelketak.

Nola baloratzen duzu aurtengo Munduko Txapelketa?

Oso ongi doa. Antolakuntza ona da, eta sokatira ezin hobea ikusten ari gara. Pena izan da hainbat nazio ezin izan direla etorri, baina txapelketa bikainaegiten ari dira.

Zaila izan da garaiotan tamaina honetako txapelketa bat antolatzea?

Bai. Urtebete atzeratu behar izan dugu, eta ez genuen argi aurten egin ote zitekeen. Lan handia eman digu, baina azkenean euskal jendarteari nazioarteko sokatirarik onena eskaini ahal izan diogu.

Nola ikusten duzu egun sokatiraren egoera?

Pandemiak ezin gaitu geldiarazi. Bidea egiten jarraitu behar dugu.Kirol hau dugun herrialde guztietan bultzada eman behar diogu, eta horretan ari gara. Txapelketa honek eta datozenek bultzada hori emango diotelakoan nago.

Uste duzu erabaki egokia izan zela Euskal Herriaren ofizialtasuna aitortzea duela zazpi urte?

Bai, euskal taldeen aurka asko aritu naiz ni. Ez dugu ahaztu behar sokatirarako herrialde garrantzitsua dela, talde asko aritzen direla. Euskal Herria lehian ez badago, ez da gauza bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.