Athleticek atzerapausoa eman du Betisen zelaian galdu eta gero

Aitor Manterola Garate.
2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako Lehen Mailako partida atzeratuak jokatzeko asteburua da hau, eta atzo, Athleticek eta Eibarrek izan zituzten norgehiagokak. Gazia izan zen bientzat, baina gehien zuri-gorrientzat. Izan ere, galdu egin zuen Betisen aurka (1-0). Luzapenean jaso zuen gola Iraia Iturregiren taldeak. Aurkari zuzena zuen parean, eta atzo galduta, atzerapausoa eman du. Mailari eustea ari zaio bilakatzen sasoiko helburu.

Eibarrek ere galdu egin zuen, Unben, Bartzelona ahaltsuaren aurka. Liderrak 0-3 irabazi zion, eta alde horretatik, ez zen ezusterik izan. Deigarria etxekoek emandako maila izan zen, buruz buru lehiatu zirelako kataluniarren aurka. Gustura zen horregatik Iker Dorronsoro entrenatzailea. Txarretik ere izan zen atzo, ordea. Noelia atezainak lesio larria egin zuen orpazurdan, eta ebakuntza egin beharko diote osatzeko.

Reala, bestalde, Real Madrilen aurka ariko da gaur, Zubietan (12:00). Zazpi puntu goitik dira espainiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.