FINALEKO GAKOAK

2016ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Irujoren lesioa. 11-10ekoarekin eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen. Hor bukatu zen partida. 16-10ekora arte jarraitu zuen, baina ezinezkoa zen.

Rezustaren hasiera. Lehen tantoetan izan zen onena Rezusta. Pilota biziekin atzean agindu zuen. Lehen finala izan arren, ez zitzaion urduritasunik sumatu. Pixka bat bete zen.

Gorriak, goraka.Irujok min hartu zuenean gorriak osoago ziruditen. Rezusta nekea nabaritzen hasia zen, eta huts pare bat egin zituen.

Urrutikoetxea,aurrelari. Atzelari gisa aritu da txapelketan, baina atzo aurrelaria zirudien. Irujoren bila aritu zen, txapa gainean moztu eta boleak zabalera joz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.