HAUR KANTU KUTTUNAK

2022ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Nerea Urbizu
1- Urtxintxak oihanean. (Pantxoa eta Peio). Ikaragarri gustatzen zait: melodia asko mugitzen da, zaila da, baina oso aberatsa iruditzen zait. Agian horregatik gustatzen zait. Hitzak ere hein batean libre izateari buruzkoak dira; sinbolikoa da niretzat.
2- Zomorro, mozorro (Pirritx, Porrotx eta Marimotots). Bizia da, misterio kutsua dauka, inauteriei buruzkoa, parte minorra eta parte maiorra dauzka... elementu piloa kantu ona izateko. Xabier Zabala eta Leire Bilbao batean, mundiala.

Xabier Zabala
1- Txoria nintzela (Imanol Urbieta): Oso ondo islatzen du Manolok [Imanol Urbieta] zuen filosofia. Abesti oso ederra da, eta, edonori abestuta, ezagutuko du… «Txoria nintzela, txoria nintzela, sinistu nuen sinistu, amets polit hura, amets polit hura, gaur ere nahi nuke sinistu...».
2- Ran Rober Ran (Imanol Urbieta): Gaur erakutsiko diozu ume bati, eta gustura egingo du kantuan eta dantzan, eta, hemendik ehun urtera, berdin izango da. Dena dauka: melodia erraz bat, hitz bisualak, jolaserako erritmoa… Musika eta melodia polita izatea ezinbestekoa da, baina abesti ona da belaunaldi artekoa; lortzen baduzu familia batean aitona-amonek eta haurrek kantatzea, zer hoberik!

Maite Arroitajauregi
1) El monstruo de la laguna (Canticuenticos). Gure haurrek ezagutu dezaketelako beste herrialde batzuetako musika, kasu honetan cumbia. Eduki hezitzailea dauka, gainera, gorputzaren parte desberdinak ikas ditzakegulako, gehitzearen formula erabiliz, ahapaldi bakoitzean gorputzeko atal bat gehituz. Baina, batez ere, musikalki oso aberatsa delako.
2) El reino del revés (Maria Elena Walsh). Hitzek kutsu surrealista daukate, eta oso egokia da haurrei pentsarazteko. Hitz surrealistek pentsarazi egiten dute, eta logika zurrun batetik irteteko balio dute. Umeen imajinazioa zabaldu egiten da, eta sormenerako ateak irekitzen ditu. 2 Princeses Barbudes katalanen Enaren kontuak diskoa ere asko estimatzen dut, transmititzen duen edukiagatik eta musikagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.