EHUko langileen egonkortasuna eskatu du LABek

Berria -

2018ko irailak 11
LAB sindikatuen ordezkariek elkarretaratze bat egin zuten Leioako paraninfoaren kanpoko aldean. Langileen egonkortasuna eskatu zuten. «[Espainiako] Estatu osoan, ikasleko eta irakasleko administrazio eta zerbitzuetako langile ratio baxuena duen unibertsitatea da EHU, eta Jaurlaritzak behin-behineko egiturekin erantzun nahi die unibertsitatearen beharrei», salatu zuten; behin-behinekotasuna %60tik gorakoa dela esan zuten Irakasle eta ikertzaile gazteen prekaritateaz ere ohartarazi zuten. Azpimarratu zuten EHUren finantzaketa ez dela nahikoa.

Beste langile eta ikasle talde bat Etxerateko kideekin batera egon zen. «Euskal presoek EHUn ikasteko eskubidea dute», aldarrikatu zuten. Hori bermatzeko eskatu zuten.