Liskarra izan da Nafarroako Parlamentuan, Skolaeri buruz eztabaidatzean

Erredakzioa
Iruñea
2018ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Maria Solana Hezkuntza kontseilariak Skolae hezkidetza programari buruzko azalpenak eman zituen Nafarroako Parlamentuan atzo, berriro, eta liskarra sortu zen Ana Beltran PPNko legebiltzarkidearekin. Bizkartzainarekin dabil Solana, ekainean bulegoan mezu faxistak utzi zizkiotenetik. Hezkuntza Batzordean jazarpen horren berri ematen ari zela, adierazi zuen «jarrera ultra eta erradikalek» ez dutela laguntzen halakoetan, eta Beltrani esan zion hari buruz ari zela, besteak beste. Haserretu egin zen PPNko kidea, eta hitza kendu zion kontseilariari, oihuka. Batzordeko buruak esku hartu behar izan zuen, Solanak azalpena amai zezan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.