Hondarribian dira gaur Eusko Label eta Euskotren ligak

2022ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Hondarribian izango dira gaur bi liga nagusietako estropadak. Euskotrenekoa 17:40an hasiko da, eta Eusko Labelekoa, 18:13an. Aurrenekoek bederatzigarren jardunaldia izango dute, eta bigarrengoek, 11.a.

ETE ligako hamargarren estropada Ondarroan izango da (12:00etan). Hondarribia doa lehen postuan, Hibaikaren eta Deusturen aurretik. KAE 1 ligakoek gaur ez dute estropadarik. Bai, berriz, KAE 2koek: Ondarroan ariko dira horiek ere (12:00etan). Lapurdi doa sailkapeneko lehen postuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.