HILBERRIA. Juan Rekarte

Euskal musika klasikoaren bultzatzailea

JUAN LUIS ZABALA.
itziar ugarte irizar
2019ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
36ko gerra piztutakoan sortu zen Juan Rekarte Uranga, Euskal Herritik Venezuelara alde egin zuen familia batean, eta euskal musika klasikoaren sustatzaile handienetako bat izan da. Caracasen jaio zen, eta, itsas ingeniaritza ikasketak egin ostean, Venezuelan eman zituen lehen lan urteak. Handik Ingalaterrara egin zuen, eta, 1980ko urteetan, Euskal Herrira itzuli zen.

Aia (Gipuzkoa) hartu zuen bizileku, eta 1994an abiatu zuen Ausart diskoetxea, helburu garbi batekin: euskal musika klasikoa ezagutzera ematea. Hala, baztertuta eta ia desagertzear zeuden obrak berreskuratzen eta klasikoko artistei plataforma bat eskaintzen ere lan handia egin du Rekartek. Urtero joan ohi zen Durangoko Azokara eta Sarako Idazleen Biltzarrera, isilpeko lan nekaezinean. 2011n, BERRIA-ri kontatu zion familiaren laguntzarekin egiten ziela aurre «gogorrak» egiten zitzaizkion azokako egunei, bera baitzen diskoetxeko kudeatzaile bakarra.

Duela aste gutxi, minbizia diagnostikatu zioten, eta atzo goizaldean hil zen Rekarte. Hala idatzi du Jose Felix Azurmendi kazetari eta haren lagunak: «Juanekin Euskadiko historiaren eta gure gurasoen eta seme-alaben testigu pribilegiatu bat joan da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.