Kripta eta Elegia

Sara Soto. NESTOR BASTERRETXEA.
2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Behin, urteak dira, Sara,
Kriptaren hormetako nire margoei
erantzun soinuduna,
musikala, eman nahirik,
Arantzazuraino joan zinen.

Sentsitiboki, denari poliki-poliki begiratuz,
musika haziz joan zitzaizun
forma eta kolorezko letania luze harentzat irudikatua:
Unibertsoaren sortze fisikoarekin hasten den
Historia bat… eta Presbiterioan amaitzen dena,
Kristoren Pizkunde metafisikoarekin.

Nire obra formaldatu zenuen,
zeure obra bihurtuz, arkitektura zehatz musikalezkoa.

Nik pintatu nituen gorrien eta okreen
soinuak asmatu zenituen,
horien distiren soinua…
eta, zeure baitara zorrotz bilduz, beltzeraino ilundutako
grisen musika bat,
hazi zitzaizun heriotzaren irudiaren
ziurtasuna izateko:
sonoritate zakar bat, iluntasun zurrumurru bat.
...eta gero,
isiltasun lineal, zuri baten kontrapuntua,
Pizkundea iragarriz.

Zerutik jaitsitako argi berria.

Esperantza.

Ez gaituzu guztiz abandonatu,
Sara,
zeren gure mina baino
indartsu eta altuago,
da utzi diguzun musika,
irradiatzen duzun maitasunaren
zeure presentzia iduri.

Nestor Basterretxea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.