'(H)itzartu EITB' sortu dute, EITBrentzat proposamen zehatzak egiteko

urtzi urkizu
2021eko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Netflix Euskaraz eta Zinemak Euskaraz herritar taldeetako zenbait kidek (H)itzartu EITB egitasmoa jarri dute martxan sare sozialetan, Euskal Irrati Telebista «jendartearen kohesiorako, euskararen normalizaziorako eta euskarazko ikus-entzunezko sektorearen pizgarri» izan dadin eskatzeko. «Gaia sare sozialetan astintzea eta ekimena gorpuztuz joatea dira epe motzean gure helburuak. Luzera begira, berriz, EITBren eraldatzearen aldeko gehiengoa artikulatzea daukagu xede», adierazi dute.

Egitasmoaren sustatzaileek uste dute EITBko aurrekontuetan euskarazko kateei eman behar zaiela lehentasuna, euskarazko sorkuntzan eta bikoizketan inbertsioa handitu behar dela, eta euskarazko kalitatezko programak eskaini behar direla. Horrez gain, eskatu dute EITBren gaztelaniazko irrati eta telebistetan euskarari «era librean» lekua uzteko, «euskaldunak euskaraz egitera bultzatuz». EITBren programazioak «kalitatezkoa» izan behar duela aldarrikatu dute, eta lehentasunezkotzat jo dute EITBk dituen jarraitzaileen oinarria handitzea, «bereziki haur eta gazteen kasuan». EITBk euskarazko ikus-entzunezko sektorearen «pizgarri» izatea ere eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.