Emakume baten gorpua topatu dute Aizarnazabalen, indarkeria zantzuekin

Segurtasun Sailaren arabera, Donostiako 32 urteko andre batena izan liteke gorpua: emakumea desagertuta dago joan den urtarrilaren 1etik

Igor Susaeta.
2021eko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Emakumezko baten gorpua aurkitu zuten atzo Aizarnazabalen (Gipuzkoa), eta, Ertzaintzak BERRIA-ri jakinarazi zionez, indarkeria zantzuak ditu. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak gauean hedabideei helarazitako oharraren arabera, urtarrilaren 1ean Donostiako 32 urteko emakumezko baten desagerpena salatu zuten Ertzaintzan, eta harena izan liteke gorpua.

11:00 inguru zirenean topatu zuten gorpua behargin batzuek, Urola ibaitik gertu, sasi batzuetan, eta Ertzaintzari deitu zioten. Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egiteko eta heriotza zerk eragin duen zehazteko.

Heriotza argitzeko ikerketa hasi du Ertzaintzak, eta Segurtasun Sailak adierazi du hipotesi guztiak daudela zabalik. Indarkeria matxistako kasu bat dela baieztatuz gero, aurten hori dela eta Euskal Herrian hildako lehen andrea litzateke. 2003az geroztik 107 emakumezko hil dituzte Euskal Herrian indarkeria matxistagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.