EH Bai: koaliziotik mugimendura

Talde lokaletan eta ez alderdietan oinarritzea erabaki dute biltzarrean

Nora Arbelbide Lete.
Uztaritze
2014ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Ez da beste alderdi bat izanen. Ez da izanen, Abertzaleen Batasuna, Sortu, EA, eta EH Bai. Baina kontua ez da, halaber, hiru alderdiak desagertu eta EH Bai bakarrik geldituko dela. Atzoko biltzar nagusian, 165 kide elkarturik, EH Baik koalizio izateari utzi eta «mugimendu iraunkor» bilakatzearen alde bozkatu zuten.

Koalizioaren izen eta oinarri politiko berekin segitzearen alde ere bozkatu zuten. Aldaketa barnera begirakoa da; egituraketa dute aldatu. Orain arte hiru alderdien arteko koordinazioak hartzen zituen erabakiak EH Bairentzat. Orain, talde lokalak izanen dira erabakitzaile: EH Bai Garazi-Baigorri, EH Bai Zuberoa, EH Bai Amikuze, EH Bai Hego Lapurdi eta beste. Zuzendaritza ere izanen da. Alderdiek ordezkaritza ukanen dute, baina ordezkari haiek gutxiengoa ukanen dute. EH Baik hartuko dituen erabaki politiko nagusiak biltzar nagusietan dituzte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.