Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

COVID endemikoa

2022ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
OMEren Europako arduradunHans Klugek ohartarazi du goizegi dela COVID-19a gaitz endemiko gisara hartzeko. Azken egunotan jakin denez, baina, horretarako prestatzen ari dira hainbat estatu. Zientzialariek esana dute ezin dela esan omikronak pandemiaren amaiera ekarriko duenik, ez baitago jakiterik aldaera bortitzagoak etorriko diren edo ez.

Pertsona zaurgarriak eta osasun langileak zaintzeko aholkua eman die OMEk agintariei, eta baita pandemiak ekonomiari eta hezkuntzari eragindako kaltea gutxitzeko ere. Hortxe dago koska, oreka horretan zer lehenesten den. Lehen arreta ez da behar bezala zaindu —ez pandemian eta ez aurreko urteetan—, beraz, osasun langileak zaintzeko gehiegi egin denik ezin da esan. Zaurgarrienetan arreta jartzeko asmoa erakutsi du Jaurlaritzak, baina gainerakoek egin dezatela ahal dutena. Ekonomia da azkenean lehentasuna, beti bezala. Zergatik bestela hainbeste presa gaitz endemiko gisa hartzeko? Txertoa hartzera behartzeko neurri ugari bai, baina hortik aurrera, ezer gutxi egiten ari dira.

Eta, noski, neurri horiek Europarako proposatu ditu OMEko arduradunak. Halaxe ari baitira Europako estatuetako agintariak, pandemia mundu osokoa ez balitz bezala. Europan txertaketa aurreratuta eta neurriak hartuta mundu osoa hobetuko balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.