martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Kanpoko ugazaben arriskuak

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Azken urteotan, azkar handitu da enpresak, eta ekonomia oro har, nazioartekotzeko joera. Bi modu daude enpresaren jarduna munduan zabaltzeko. Lehena, esportazioen bidez, ekoizpen guneak gure herritik atera gabe, produktua batean eta bestean saltzea. Bigarrena, berriz, ekoizpen guneetako batzuk gure herritik kanpo sortu eta baldintza hobeak —ekoizpen kostu txikiagoak, kontsumo eremutik gertu egotea...— eskaintzen dituen herrialde batean jartzea. Batzuetan, herrialdeetako gobernuek legez ezartzen dute ekoizpen zentroa produktua, handia normalean, saldu nahi duten herrialdean jartzeko beharra.

Badirudi liga handian jokatu behar dela bizirauteko, nahiz ezagutu ditugun liga handi horretan jokatzeko apustua egiteagatik maileguak itzuli ezin eta urte batzuetan zor larri eta astunetan murgilduta ibili diren euskal enpresak. Gure herriko enpresak kanpora irteten diren bezalaxe jartzen dituzte kanpokoek ekoizpen guneak gure herrian; edo hemengoak erosi, Alemaniako Siemens multinazional erraldoiak 2017an Gamesa euskal enpresarekin egin zuen legez.

Laino beltzak ageri dira orain Gamesako langileen etorkizunean, Christian Bruch arduraduna «kudeaketa eraginkorragoaz» eta «egiturazko optimizazioaz» hizketan hasi baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.