ESKARIAK

2019ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Hauek dira Espainiako ligako jokalariek lan hitzarmenean jaso nahi dituzten baldintzak:

Iraunaldia. Urtebete. Gutxienez iraungi baino hiru hilabete lehenago, bi aldeetako batek salaketa jar dezake. Gainontzean, beste urtebeterako luzatuko da.

Ultraaktibitatea. Salaketa egonez gero, eutsi egingo zaie lan hitzarmenean jasotzen diren baldintzei, beste bat adostu arte. Hitzarmen berrian jasoko diren baldintzak gutxienez indarrean daudenen berdinak izango dira.

Soldatak berrikustea. Lan hitzarmena luzatu edo ultraaktibitate egoera gertatzen bada, urteko soldatan %10eko berrikustea adostuko da.

Eragin eremua. Lan hitzarmenean jasotzen diren eskubideak eta baldintzak izango dituzte lehen taldeko jokalariek, eta lau deialditan jarraian edo zazpi tartekatutan sartzen diren bigarrenekoek.

Lan jarduna. 35 ordu.

Urteko gutxieneko soldata gordina. 16.000 euro, %75eko partzialtasunarekin.

Antzinatasun plusa.Talde berean emandako bi sasoian behin lan hitzarmenean jasotzen den gutxieneko soldataren edo lan kontratuan jasotzen denaren %5eko plus bat. Soldata barruan egongo dira klubei irudi eskubideak uzteagatik jokalariek jasotzen duten dirua.

Kontratazioa. Lanaldi partzialeko kontratuei muga jarriko zaie. Partzialtasunak ezin du %75 baino baxuagoa izan.

Antzinatasun saria. Klub batean sei sasoi baino gehiago egonez gero, 10.000 euro jasoko ditu futbolariak kontratua iraungitzean.

Lan hitzarmena sinatzeagatiko gainsaria. 800 euro. Gainsari hori 2020ko ekainaren 30a baino lehen egin beharko dute klubek.

Protokoloak. Haurdunaldi eta sexu-jazarpen kasuetarako.

Laguntzak. Amatasun kasuetarako, 600 euro.

Behin-behineko ezintasuna. Arrazoia edozein izanda ere, soldata osoa jasoko dute jokalariek gaixoaldian.

Oporrak. 30 egun, horietatik 21 jarraian eta udan. Gabonetan ere atseden egun batzuk izango dira.

Aseguru babesa. Heriotza edo ezintasun iraunkor kasuetarako aseguru bat egongo da, 60.000 eurokoa lehen kasuetarako, eta 90.000 eurokoa besteetarako.

Enplegu plana. Batzorde parekide bat osatuko da, enplegu plan bat egiteko, bai langabezian daude futbolarientzat, baita erretiroa hartu berri dutenentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.