HIZPIDEAK

Hildakoen kopuruak

martxelo otamendi
2022ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Hilkutxen etorria bukatzen ez zela ikusita, ia egunero ikusten baikenituen zerraldoak AEBetako banderan bilduta, Washingtonek debekatu egin zien armadako buruei erakustea Iraken hildako militarren zerraldoak. Irudi horiek herritarrengan kezka eta samina sortzen zituzten argudioarekin eman zuten debekua; beste bat zen, ordea, benetako arrazoia: gerra galtzen ari ziren irudia ematen zuten eta, ondorioz, piztu gerraren aurkako mobilizazioak.

Errusiak onartu du Ukrainaren inbasioa hasi eta astebetera bere armadako 500 soldadu hil zirela borroketan. Gehiago izan litezke, baina ez gutxiago, ez daukalako inolako onurarik norberaren hildako kopurua puzteak. Ikuspegi militarretik begiratuta, asko edo gutxi dira 500 horiek? Ikaragarria lehen astea izateko, alderatzen badugu Iraken572 astetan hil ziren 4.500 militar estatubatuarrekin. Irakeko inbasioak iraun zuen 11 urteetan, asteko bederatzi soldadu amerikar hil ziren. 500 errusiar Ukrainan lehen astean.

Erraz ulertzen zaie adituei esaten digutenean Errusiako presidente Vladimir Putini ez zaiola interesatzen Ukrainako inbasioa asko luzatzea, hildakoen kopuruak gora egiteak —ez derrigorrez lehen astean adina— arazoak sor diezazkiokeelako etxe barruan. Baina inbasioaren luzapena Europak bakarrik utzi dituen ukrainarren esku ere badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.