martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Zelatatuak edo ke lainoa

2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Eskandalu handia sortu zen 2013ko urrian Alemanian, jakin zenean AEBetako segurtasun agentzietako batek, NSA Segurtasun Agentzia Nazionalak, urteak zeramatzala gobernuburu Angela Merkelen telefonoaren elkarrizketak kontrolatzen. Protesta irmoa egin zion MerkelekAEBetako orduko presidenteari, Barack Obamari. Handik egun batzuetara jakin zen Merkel gobernura iritsi baino bi urte lehenagotik ere —2005ean iritsi zen— ari zela AEBetako inteligentziapolitikari alemana zelatatzen. Orduan Focus aldizkariak argitaratu zuen Txinak, Errusiak, Ipar Koreak eta Erresuma Batuak ere zelatatu zutela Merkel.

Espainiako presidente Pedro Sanchezek ere, nonbait, egon nahi du zelatatuen zerrendan, eta bere ministro batek jakinarazi zuen atzo gutxienez presidentearen eta Espainiako zelatarien arduradun eta Defentsa ministro Margarita Roblesen telefonoak espiatu dituztela Pegasus sistemaren bidez. Espiatzailea nor izan daitekeen galdetuta, ministroak erantzun zuen ez dela izan estatuaren inongo egitura, horretarako epailearen baimena beharko lukeelako.

Inork imajinatzen al ditu CNIko agenteak Auzitegi Nagusiko magistratu bati baimena eskatzen presidenteari entzuketak egiteko? Lanak edukiko ditu Espainiako Gobernuak sinetsarazteko dena ez dela izan katalanei egindako entzuketak estaltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.