BESTE ESPERIENTZIAK

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruan esperimentu ugari egin dira mundu osoan zehar. Hiru adibide dira hauek:

Alaska

Oinarrizko errenta unibertsala errealitatea da Alaskan 1982. urteaz geroztik. Petrolioaren bidez lortzen diren dibidenduekin funts bat sortu zuten, eta urtean 2.000 dolar inguruko ordaina ematen die herritar denei —1.600 euro inguru—. AEBetan ezberdintasun sozial txikiena duen estatua da.

Utrecht

2017. eta 2019. urteen artean, gutxienez 960 euroko errenta banatzen ari dira300 boluntarioen artean Herbehereetako hiri horretan. Gizartearen aldeko lanak egiten badira edo ez, zenbateko hori aldatu egingo litzateke.

Kenya

Give Directly GKEak oinarrizko errenta unibertsala jarri zuen martxan Kenyako 40 herritan. 6.000 parte hartzaile ditu esperientziak, eta herritarrek hemeretzi euro jasotzen dituzte hilabetean. 2012an hasi zen, eta 2024ra arte iraungo du. Egin den esperimenturik luzeena da, eta bultzatzaileek nabarmendu dute ezarri den herrietan ezberdintasuna asko jaitsi dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.