Epaitegiak ez dira egon lege berriaren zain

2019ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Jaka Horiei lotuta,kopuru handiko lehen atxiloketak larunbat gaueko liskarretan egin zituzten; Baionari dagokionez: bost atxilotu. Horietako hiru atzo epaitu zituzten. Eta prokuradoreak ez du lege berriaren beha egon beharrik izan, manifestatzeko debekua eskatzeko hirurentzat. G7a hurbiltzen ari dela argudiatuta, urte bateko presondegi zigorra eskatu zuen bakoitzarentzat, baldintzapean zenbait hilabetez baina preso segitzea galdetuz. 1.500 euroko isunak ere eskatu zituen bakoitzarentzat. Lerro hauek idaztean oraindik ez zen jakina epailearen erabakia. Baionako polizia etxea taldean andeatu izana leporatu zieten; berinak eta kamarak hautsi izana eta tindaketak egin izana. Atxilotu bati Baionako polizia baten aurka bortizkeria erabili izana leporatu zioten. Bere begitartea estali izana ere leporatu zioten horri. Laugarren atxilotuari auzia otsailaren 25era atzeratzera onartu zioten. Bosgarrena adingabea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.